Zuhaiztian eguzki printzek
Gaur goizean gidatzen nentorrelarik buruan hainbat kontu teknikok zebilzkidan. Bazter-banaketazkoak, ehunekoak, programazio akatsak… Goiz argitsuaz gozatzeko unibertsitateko zuhaiztia zeharkatzea hautatu dut, bai eta astiro gidatzea ere. Eguzki jaiki berriak soslaiz banatzen zituen printze horiskak platanondoen artean. Supituki azkura somatu dut ahosabaian eta sudur-zuloetan, eta hiru doministiku askatu ditu jarraian. Orduan, baso artean soslaizko eguzkiak doministikua eragiten didala gogoratu dut. Jaungoikoak ere programazio akatsak egiten ditu, antza.
