Javaitor

2005/08/25

Zuhaiztian eguzki printzek

Filed under: Uncategorized

Gaur goizean gidatzen nentorrelarik buruan hainbat kontu teknikok zebilzkidan. Bazter-banaketazkoak, ehunekoak, programazio akatsak… Goiz argitsuaz gozatzeko unibertsitateko zuhaiztia zeharkatzea hautatu dut, bai eta astiro gidatzea ere. Eguzki jaiki berriak soslaiz banatzen zituen printze horiskak platanondoen artean. Supituki azkura somatu dut ahosabaian eta sudur-zuloetan, eta hiru doministiku askatu ditu jarraian. Orduan, baso artean soslaizko eguzkiak doministikua eragiten didala gogoratu dut. Jaungoikoak ere programazio akatsak egiten ditu, antza.

2005/08/16

Enpresa Digitala Buletina

Filed under: Euskara

Ahal dudanean posta zerrendak euskaraz irakurtzen ditut, baina gaur amore eman behar izan dut. Izan ere, hauxe bidali zidaten Enpresa Digitaletik pasa den hilean:

Grupo SCA Abendi kontsultari bilbotarra xurgatu du
Gaiaren enpresek fakturazioa gehitu egin dute 2004an
KZgunea sareak 19 gune ditu euskal hiriburuetan
Panda Software-k Burtsara ateratzen pentsatzen ari da
Robotiker-Tecnalia % 13 hazi zen
2005. urtean informazioaren eta komunikazioaren teknologien hazkundea suspertu egin da EAEko enpresetan
AEBek Interneteko zenbait sail kontrolatzeari uztea nahi du NBEk
Softecek izenpe elektronikoa garatzeko bi proiektu egingo ditu
Euskaltel, telefonia mugikorreko kontratuen liderra uztaileko lehen hamabostaldian
Sharp-ek aldi berean bi kanal ikusten onartzen duen telebista asmatu du

Enpresa Digitala Buletina irakurtzen askotan berotu zait belarria, baina gaurkoa itsusiaz eta antigramatikalaz gain, ulertezina zait. Nork xurgatu dio zera hura nori? Neuk ere gazteleraz irakurriko ditut buletinak hemendik aurrera. Hau lotsa!

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here