Javaitor

2005/04/27

NetBeanseko parametro galduak

Filed under: GII

NetBeans-en aplikazio edo egitasmoaren parametroak (arguments) ezar ditzakezu. Parametro horiek Javan main metodoak hartzen ditu, args aldagaian. Nirearen bertsioa 4.0 da eta parametroak egitasmoaren gainean eskubiko botoia sakatuz Properties Run Running Project Arguments delako laukian ezar ditzakezu. Ezarri bai, baina kasurik ez du egiten. Arazoa Apache Ant-eko konfigurazioan datza. Bilatu zure egitasmoaren direktorioan build.xml izeneko fitxategia. Honetara build-impl.xml fitxategitik helburu bat ekarri behar duzu. Izan ere, azken fitxategi hau editatzea ez da gomendagarria. Nik egitasmoaren fitxategi nagusia egikaritzeko ohitura dut, eta horretarako "run-single" izeneko <target>a ekarri behar duzu:

<target name="run-single" depends="init,compile-single">
<fail unless="run.class">Must select one file in the IDE or set run.class</fail>
<j2seproject:java classname="${run.class}" xmlns:j2seproject="http://www.netbeans.org/ns/j2se-project/1"/>
</target>

Orduan helburua editatu parametroak pasa ditzan:

<target name="run-single" depends="init,compile-single">
<fail unless="run.class">Must select one file in the IDE or set run.class</fail>
<j2seproject:java classname="${run.class}" xmlns:j2seproject="http://www.netbeans.org/ns/j2se-project/1">
<customize>
<arg line="${application.args}"/>
</customize>
</j2seproject>
</target>

Get free blog up and running in minutes with Blogsome | Theme designs available here